Gabonak

Kaixo zinemazaleok!!! 

Gabonak hurbiltzen ari direnez, hemen dituzue pelikula batzuk zuen gabonetako ispiritua esnatzeko:

1- Krampus: Halloween faltan botatzen baduzu, hau da zuretzat aproposa. Gabonetako eta ikarazko elementuak nahasten ditu.

2- Polar express: Nostalgiko bazaude, hemen dago gure haurtzaroko film zoragarria.

3- Let it snow: John Green-en eleberri batean oinarritutako pelikula hau egokia da opor hauetarako.

4- Home Alone ( Solo En Casa): Hona hemen gabonetako klasiko bat.

5- The Night Before: Gabonetako komedia honekin. barreak ziurtatuta daude.